'Papicha' filma aljeriarra emango du Ostarrenak gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 22a, 08:40

Papicha filma aljeriarra ikusteko aukera izango da gaur Aita Mari zinean, Ostarrenak antolatutako zine forum saioan. Emanaldia 21:00etan hasiko da. 

Mounia Meddour zinemagilearen 90eko hamarkadan girotutako dramak hemezortzi urteko Nedjma du protagonista. Herrialdea kolpatzen ari den Gerra Zibilaren errealitatetik ihesi, estilista izatearekin amets egiten du, eta horretarako, bere sorkuntzak papicha ezizenarekin ezagunak diren neska gazte aljeriarrei saltzera joaten da diskoteketara.