Merkatariei, ostalariei eta zerbitzuen sektoreko negozioei zuzendutako euskarazko kartel bilduma argitaratu du Uemak

Baleike 2020ko urr. 20a, 19:30

Azken urteetako legez, Uemako kide diren herrietako negozioek eskatu ahal izango dituzte hizkuntza paisaia erantzen duten euskarazko baliabideak. Aurten, baina, orain arte egindako material guztia webgunean jarri du Uemak, eta behar dituztenek eskaera orria beteta eskuratu ahal izango dituzte horiek.

Urtean daramatza Uemak euskarazko baliabideak eskaintzen erakunde horretako kide diren udalei nahiz udalerri horietako merkatariei, ostalariei eta zerbitzuen sektoreko enpresei. Hain zuzen ere, hizkuntza paisaia eratzen duten baliabideak, hala nola faktura takoak, kartelak eta sektorekako hiztegiak eskaintzen dizkie horiei doan.

Beste pauso bat eman du, baina, orain mankomunitateak, eta aurrerantzean kartelak-eta eskatzeko eta pertsonalizatzeko aukera izango dute horiek. Uemak azken urteetan egindako materiala pilatu du bere webgunean, eta ostalariek, merkatariek nahiz zerbitzuen sektoreko kideek material hori eskatzeko aukera izango dute, eskaera orria beteta.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtero egiten du kanpaina ostalarien eta merkatarien artean, horiei beren zerbitzuak herriaren erakusleiho direnez euskara ezinbestekoa dela nabarmentzeko, eta hizkuntza paisaia euskaratzeko laguntza eskaintzen die. Aurten ere egin du kanpaina hori Uemako kide diren udalekin batera, eta ostalariek, merkatariek nahiz zerbitzuen sektoreko negozioek dagoeneko jaso dute eskaerak egiteko gonbidapena.