Zumaiatik pasa da Espainiako Txirrindulari Itzuliko lehen etapa

Mireia Galarza 2020ko urr. 20a, 17:23

Espainiako Txirrindularitza Itzulia Zumaiatik pasa da gaur. Saihesbidetik igaro da pelotoia, itzuliaren lehen etapan. 

Gaur abiatu da Espainiako Txirrindularitza Itzulia Irundik. Tropel handiak Donostiarako bidea hartu du, eta 14:00k aldera heldu da eskualdera. Lehen etapatik borroka egon da, eta bost txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia.  Hala heldu dira Zumaiara, kostako errepidetik, aurreikusitako ordutegian. Tropelari hiruzpalau minutuko aldearekin igaro dira. Herria zeharkatu baino, saihesbidetik pasa da taldea. 

Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia herriak zeharkatu ditu Itzuliak lehen etapa honetan, bideo honetan ikus daitekeen bezala.