'Bete ingoiau' antzezlanak irabazi du Poltsiko Antzerki Sorkuntzako bigarren saria

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 9a, 17:30
'Lakoste' antzezlaneko irudi bat.

Elena Iruretak zuzenduriko eta Goiz Eder Iturainek eta Esti Curielek antzeztutako 'Bete ingoiau' lanak antzezlana garatzeko eta produzitzeko 3.200 euroko saria eskuratu du.

Jakinarazi dituzte aurtengo Poltsiko Antzerki Sorkuntzako saridunak. Bigarren saria eskuratu du Elena Iruretak zuenduriko eta Esti Curielek eta Goiz Eder Iturainek antzeztutako Bete ingoiau antzezlanak. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren 30. Jaialdian taularatuko dute, antzezlana produzitzeko eta garatzeko 3.200 euroko saria eskuratzeaz gain. Lehen saria, berriz, Eneritz Artetxek ondutako Lakoste lanak irabazi du.

Gasolindegi batean lan egiten duen bikote bat da Bete ingoiau antzezlaneko protagonista. Beren lantokitik igarotzen diren pertsonaiak ezagutuko ditu ikusleak. Errutina hautsiko zaie Leonorrek, langileetako batek, gutun sekretu bat jasotzen duen unean. Beren bizitzak hankaz gora jarriko ditu gutun horrek. 

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerki Elkarteak elkarlanean antolatzen ditu Poltsiko Antzerki Sorkuntzako sariak, formatu txikiko euskarazko antzerkiaren sorkuntza sustatzeko.