2020/10/23 - 2020/10/26 19:30/22:15

Zinema

Explota Explota

Explota Explota
Aita Mari aretoa, Zumaia

Maria dantzari gazte eta dibertigarria da, askatasun-irrikaz dagoena 70eko hamarkadaren hasierako Espainian. Garai hura zurruntasunak eta zentsurak markatu zuten, batez ere telebistan. Mariarekin ametsik zailena ere egiazko bihur daitekeela jakingo dugu, eta hori guztia Raffaella Carraren hit handien bidez kontatuko digu Nacho Álvarez zinegileak.

Ordutegia. Ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.