Punta-puntako bodyboardlariak, Zumaian

Maria Maya Manterola | Julen Imaz 2020ko urr. 6a, 19:30

Gaur arratsaldean Zumaiako Spot dendan izan dira Pierre Louis Costes, Tristan Roberts eta Isabela Sousa bodyboardlariak, Tara Pride markaren promozio ekitaldian.

Pierre Louis Costes, Tristan Roberts eta Isabela Sousa bodyboardlariak Spot surf dendan izan dira gaur arratsaldean, Tara Pride bodyboard markaren promozio ekitaldian. Haur ugari gerturatu da bertara, punta-puntako hiru bodyboardlariei posterrak eta bestelakoak sinatzeko eskatzera. Costes bi aldiz izan da munduko txapelduna, Robertsek iaz lortu zuen munduko bodyboardlari onenaren titulua, eta Sousak lau aldiz irabazi du munduko txapelketa.