Merkatarien Ginkana antolatu du Gertu elkarteak

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 6a, 11:56

Tokiko merkataritza zein kontsumoa idartu, eta, bide batez, bezeroak saritze aldera, ginkana antolatu du Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak. Atzotik urriaren 25era bitartean izango da martxan kanpaina hau. 

Elkarteko kide diren dendetan erosketak egiterakoan eskuorri bana emango zaie bezeroei. Eskuorri hori elkarteko lau establezimendu desberdinetako zigiluekin betetzen duten bezeroak 100 euroko sei erosketa txartelen zozketan sartuko dira. Eskuorria zigilatzeko ez da erosketa kopuru minimorik egin beharko. 

Behar bezala betetako eskuorrian turismo bulegoan edo Alondegia kultur etxeko sarreran kokatuko diren kaxetan utzi beharko dira. Kaxa hauek urriaren 27an jasoko dituzte, eta zozketa hurrengo egunetan egingo dute.