Zozkatu ditugu ostiraleko bertso saioko sarrerak

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 6a, 08:14

Bertso saio ederra izango da ostiral honetan Zumaiena ikastetxeko aretoan. 20:00etan izango da, eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan.

Zumaiako Bertso Eskolak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Jokin Urkidi Ostolaza eta Marije Aizpurua Aizpurua izan dira. Zorionak.

Aste honetan bertan beste zozketa bat jarriko dugu martxan. Adi egon!