Euskadiko txapelketa irabazi du Julen Mateosek Minimotard 65 kategorian

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 5a, 08:40

Julen Mateos moto gidaria podiumera igo da beste behin ere Minimotard 65 kategorian. Segoviako (Gaztela eta Leon, Espainia) Kartpetania zirkuituko proban atzo jokatutako lasterketan hirugarren izan zen. Gaztela eta Leoneko txapeldunorde geratu da gidari gaztea. 

Lasterketa hau hiru txapelketa erabakitzeko baliagarria izan da. Hala, lortutako emaitzari esker Euskadiko txapeldun ere izan da, eta Iparreko zonaldeko txapeldun ere bai.