Kofradia, kresalaz blai

Gorka Eizagirre/Juan Luis Romatet 2020ko urr. 4a, 18:09

Itsas ondoaren jaialdiaren hiru egunetatik lehena egin da gaur, Zumaian. Euskal Kostaldeko Geoparkearen hamargarren urteurrena ospatzeko prestatutako programa da hau, eta besteak beste, Beduola elkartea egiten ari den Hiru anai ontzia ikusteko aukera izan da Kofradian. 

Beduolako lagunak lanean izan dira egunean zehar. Erriberako arotzek erabiltzen zituzten lanabesak eta erremintak ere erakutsi dira, eta baita Pello Iribar Herri Eskolako irakasle ohiak urte hauetan guztietan bildu duen itsasoari lotutako materiala ere. Kofradiako salmenta gela, eta bertan gordetzen den tresna bitxia ezagutzeko aukera ere izan da egunean zehar.

Itsas ondarearen jaialdia Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten beste bi herrietan egingo da hurrengo bi asteburuetan: Mutrikun urriaren 10ean, eta Deban hilaren 17an. 

Jaialdiak emandakoaren laburpena duzue bideo honetan.