B finala irabazi dute Zumaiako kadete mutilek Espainiako batel txapelketan

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 4a, 15:20

Espainiako batel txapelketa jokatu da asteburu honetan Moañan, Galizian. Telmo Deun arraun elkarteak ontzi batekin hartu du parte. Sailkatze estropadan A finaletik kanpo geratu zen, baina gaur onena eman dute, eta B finala irabazi dute. 

Legutioko urtegian jokatutako Euskadiko batel txapelketan zilarrezko domina eskuratu ondoren –Gipuzkoako txapelketan ere bigarren izan ziren zumaiarrak– lortu zuten sailkapena Zumaiako kadete mutilak Espainiako batel txapelketara. Atzo arratsaldean jokatu zituzten sailkatze estropadak, baina Telmo Deun arraun elkarteko mutilek ezin izan zuten final handira sailkatu, beraien txandan laugarren egin ondoren.

Hala, gaur B finalean aritu dira, eta baita bikain aritu ere. Izan ere, kontsolazioko finala irabazteko gai izan dira zumaiarrak. Poz txiki batekin itzultzeko arrazoiak dituzte arraunlariek Zumaiara.