Negu giroa derrepente

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 3a, 18:31

Irailaren 22an, 15:31n, sartu zen udazkena, eta hamabi egun geroago badirudi neguan gaudela, inoizko udazken laburrago baten ondoren. Alex izeneko ekaitzak negu giroa ekarri du, haizea, euria eta hotza. 

Denbora gutxian galtza motxak jantzita eramatetik, berokia eta aterkia eramatera pasa gara. Negu giro honek kaleak ere hustu ditu. Eguerdi partean, txikiteroak izan ezik, apenas zebilen jenderik herriko kaleetan. Euriarekin urtegiak beteko dira, eta hori kolorea zuten mendi eta zelaiak berriro berdez jantziko dira. Alde ona ere aurkitu beharko zaio etxean geratzera gonbidatzen duen giro honi.