Galdera-erantzunen lehiaketa berria, baleike.eus webgunean

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 3a, 17:41

Galdera-erantzunen jolas berria estreinatuko du baleike.eus webguneak asteburu honetan. Hamar galdera izango dira, era erantzun zuzenak ematen dituzten guztien artean Bittarte erretegiak eskainitako bi lagunentzako Baleike menu berezia zozkatuko dugu.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere hamargarren urteurrena ospatzen du, eta horren harira itsas ondarearen inguruko programa prestatu du. Bihar izango dira programa horretako ekitaldiak Zumaian. Justu itsas ondareari lotuta joango da lehen lehiaketa hau. Beduola elkartea Hiru anai batel tradizionalaren inguruko erreplika ari da egiten azken hilabeteotan, eta bihar erakusgai izango da Geoparkeko ekitaldien barruan, Kofradian. 

Baina, zer dakizue ontzi honi buruz? Gai izango al zarete hamar galderen erantzunak asmatzeko? Hemen lehiatu zaitezkete.

Otsaileko Baleike aldizkarian argitaratu genuen Hiru anai ontziari buruzko erreportajea. Bertan aurkituko dituzue galderak zuzen erantzuteko pistak.