Josebe Iturriozen hitzaldia eta Esti Curielen tailer praktikoa izan dira gaur Emakumeon* Etxearen topaketetan

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 3a, 16:15

Zumaiako Emakumeon* Etxeak antolatutako bigarren topaketak egin dira gaur, Zumaiena ikastetxean. Joseba Iturriozen hitzaldiak eta Esti Curiel zumaiarraren tailer praktikoak osatu dute egitaraua. 

COVID-19a izan dute hizpide tokapeta hauetan, eta birusak emakumeengan izan duen eragina aztertu dute. Hala, Josebe Iturriozek Kolapso patriarkalari, konponbide transfeminista izenburua duen hitzaldia eskaini du. Pandemiak baldintzatutako egoera honetan hausnarketarako gaitasunaren etena egon dela azaldu du hizlariak. Sistema patriarkal kapitalistak gerraren diskurtsoa eramatera eraman gaituela ere gaineratu du Iturriozek, eta biziaren lehentasuna edo egiaren bilaketa bezalako oinarrizko balioak alde batera utzi direla bidean.

Ordu laurdeneko atsedenaldiaren ondoren, Esti Curiel aktore zumaiarrak tailer praktikoa eskaini du, egoera gogorrei aurre egiteko erabil ditzakegun umorezko estrategiak ikasteko.