2020/10/04 Egun osoan

Bestelakoak

Itsas ondarearen jaialdia

Itsas ondarearen jaialdia
Zumaia

Itsas ondarearen jaialdia: Hiru anai batela, mende bateko historia zuzenean izeneko programa osatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko. Ekitaldiak Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan egingo dira: Zumaian igande honetan, Mutrikun urriaren 10ean eta Deban hilaren 17an.

Zumaiako Beduola ontzi tradizionalen elkartea egiten ari den Hiru anai batelaren erreplika izango dute ekitaldiek ardatz. Lan hori zuzenean ikusteko aukera izango da hiru igandeetan.

Egitaraua:

ZUMAIA: URRIAREN 4AN

  • 10:00. Txistularien kalejira.
  • 11:30. Irekiera Kofradian.
  • 11:30-14:30 eta 17:00-19:30. Ontzi tradizionalen erakusketa. Kofradian.
  • 11:30-13:30 eta 16:30-18:30. Kofradiara bisita gidatuak.
  • 17:00-19:30. Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera.

Kofradiako bisita gidatuetan nabigazioan parte hartzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa da erakusketan bertan, igandean. Bi jarduerak doakoak dira.

MUTRIKU: URRIAREN 10EAN

  • 9:00-14:00. Merkatu txiki berezia portuan.
  • 11:30. Irekiera ekitaldia.
  • 10:00-11:30/12:00-13:30/17:00- 18:30. Arrietakuara bisitak.
  • 11:30-14:30 eta 17:00-19:30. Ontzi tradizionalen erakusketa.
  • 11:30-14:30. Amugileen ofizioaren eta garai bateko aparejuen erakustaldia.
  • 17:00-19:30. Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera.

Erreserba egitea beharrezkoa da geoparkea.eus webgunean. Nabigazioa egiteko erakusketan eman beharko da izena.

DEBA. URRIAREN 17AN

  • 11:30. Irekiera ekitaldia Anes Arrinda pasealekuan.
  • 11:00-12:00/12:30-13:30. Bisita gidatuak: Santa Maria Debako itsas ondarearen testigua.
  • 11:30-14:30 eta 17:00-19:30. Ontzi tradizionalen erakusketa.
  • 12:00-14:00. Marinel korapiloen tailerrak.
  • 17:00-19:30. Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera.

Bisita gidatua egiteko www.geoparkea.eus webgunean hartu behar dira sarrerak, eta tailerrak egin nahi dituenak Debako turismo bulegoan eman behar du izena (Ifar kalea, 4; 943-192 452). Batelean nabigazioa egin nahi duenak erakusketan eman beharko du izena egunean bertan.