Aita Mari goraino bete da 'Chhaupadi' dokumentalaren emanaldian eta ondorengo solasaldian

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 26a, 12:30

Herritar ugarik hartu zuen aterpe Aita Mariko zine aretoan, eta dokumentala ikusi ondoren, Edurne Pasabani galderak egiteko aukera izan zuten. 

Emakumeon* Etxeak antolatuta, Chhaupadi dokumentalaren emanaldia izan zen atzo. Herritar ugarik hartu zuen aterpe Aita Mariko zine aretoan, eta ikus-entzunezkoaren ondoren, Edurne Pasabani galderak egiteko aukera izan zen. 

Chhaupadi dokumentalean Nepaleko leku urrun eta isolatuenean indarrean dirauen tradizio matxista baten inguruan hitz egiten da. Leku horretan, emakumeak komunitatetik baztertzen dituzte hilerokoarekin daudenean, zikintzat hartzen dituztelako. Ezin dituzte mendiak eskalatu, jainkoak haserretuko direlakoan. Injustizia horri ikusgarritasuna emateko, Edurne Pasaban Saipal mendia igotzeko espediziora gehitu zitzaien bertako lau gazteri –Sanjita, Laxmi, Saraswati eta Pabitra–. Edurneren ekarpena, eskalatzaile espetzientziaz gain, feminitatearekiko ikuspegi irekia eta baikorra da. Elkarrekin, aldaketarako bidea ireki dute, eta Himalaiako emakumeentzat itxaropena piztu.