Sutea izan da bart Harategiko kalean

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 25a, 09:47
Harategiko kalean gertatu da ezbeharra. (Utzitakoa)

Ez zen inor zauritu, eta denbora gutxiren buruan kontrolpean zuten sua suhiltzaileek.

Harategiko kaleko pisu batean sute txikia gertatu da bart, 22:45 aldera. Ez da zauriturik egon, baina abisua pasatakoan bertako bizilagunak ebakuatu egin zituzten suhiltzaileek. Sutea 00:00etarako itzali zuten.