Milagros Gurrutxagak irabazi du Baleikeren aurtengo Arraun Porra

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 22a, 17:30

Zenbagarren amaituko dute ETE liga eta KAE1 liga Telmo Deuneko arraunlariek? Horixe galdetu dugu aurtengo Arraun Porran, eta 63 parte hartzaileetatik lauk asmatu dute bete-betean. Zozketa egin eta Gurrutxagak jaso du saria: Muniosoron otordua bi lagunentzat eta Telmo Deuneko elastikoa. Zorionak!

Amaitu dituzte aurtengo ligak Telmo Deuneko bi taldeek: ETE ligan 3.postuan sailkatu da talde nagusia , eta 8.postuan, berriz, KAE1 ligako taldea.

63 parte hartzaile saiatu dira asmatzen zenbatgarren geldituko ziren herriko taldeak bi ligetan, eta lau lagunek asmatu dituzte emaitzak. Zozketa egin, eta Gurrutxagak lortu ditu bi lagunentzat otordua Muniosoro jatetxean eta Telmo Deunen elastikoa. Zorionak, eta eskerrik asko parte hartu duzuen arraunzale guztiei!

Ikusi hemen aurtengo porrako emaitza guztiak.