Beste kasu positibo bat zenbatu dute Zumaian

Andoni Elduaien 2020ko ira. 17a, 13:50

Atzo, 11.125 PCR proba egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, azken egunetako kopuru handiena da hori, eta guztira 579 lagunek eman zuten positibo.

Osakidetzak beste kasu bat zenbatu zuen atzo, asteazkena, Zumaian egindako PCR probetan. Eskualdean 26 kasu atzeman dituzte: Azkoitian atzeman ditu gehien, bederatzi, baina horiez gain, Zestoan sei kasu zenbatu ditu, bosna Zarautzen zein Azpeitian eta bat Aian. Gainerako herrietan ez du kasu berririk atzeman.

Atzo, 11.125 PCR proba egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, azken egunetako kopuru handiena da hori, eta guztira 579 lagunek eman zuten positibo. Lurraldeka aztertuta, berriz, Bizkaian 252 kasu, Gipuzkoan 188 eta Araban 131 detektatu ditu Osasun Sailak; hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren beste zortzi lagunek ere positibo eman zuten PCR probetan, ordea.

Ospitaleen egoera aztertuta, bestalde, egun 320 pertsona daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan ospitaleratuta. Atzo beste 49 lagun ospitaleratu zituzten hiru lurraldee horietan. Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIUn), berriz, 55 pertsona daude gaixorik. R0 indizea, azkenik, 0,87koa da hiru lurralde horietan.