Beheko plazako lan batzuengatik kexa

Herritarren txokoa 2020ko ira. 16a, 16:30

Duela hiru aste hasitako lanak ez dituzte amaitu, eta herritar batek Baleikeri jakinarazitakoaren arabera, usain txarra egoteaz gain, arratoiak dabiltza inguruan.

Herritar batek Baleikeri jakinarazi dio duela hiru aste Beheko plazan lurpeko linea elektrikoa konpontzeko lanak hasi zituztela, baina lan horiek ez dituztela amaitu, eta estoldak zabalik jarraitzen duenez gero, usain txarra egoteaz gain, arratoiak dabiltzala inguruan. Gainera, jendeak estropezu egiteko arriskua dagoela kexu da. 

Herritar hori harremanetan jarri da lanak gauzatzen ari den Iberdrola enpresarekin eta Zumaiako Udalarekin; hala eta guztiz, haren arabera, ez du erantzunik jaso.