Bi lagunentzat kayak alokairua zozkatuko dugu bazkideen artean

Flysch Surf Eskolak emandako oparia zozkatuko dugu bazkideen artean. Ostegunean emango dugu saridunaren berri.

Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, tartean, asteroko zozketak. Aste honetan Flysch Surf establezimenduak emandako bi lagunentzako kayak alokairua zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. Parte hartzeko, klikatu hemen.

Bihar, osteguna, emango dugu saridunaren berri. Zorte on!