Kasu positibo bat zenbatu dute Zumaian azken orduetan

Andoni Elduaien 2020ko ira. 15a, 13:30

Zarautzen, Zumaian, Azkoitian eta Orion zenbatu ditu Osakidetzak kasu positibo berriak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, 6.721 PCR proba egin zituzten atzo, eta guztira 287 kasu positibo atzeman zituzten.

Zumaian beste kasu bat zenbatu du Osakidetzak PCR probetan. Eskualdean, beste bost kasu atzeman zituen atzo, astelehena, Osasun Sailak. Zarautzen bi kasu atzeman ditu Osakidetzak eta bana Azkoitian eta Orion. Gainerako herrietan ez dute positibo berrik hauteman PCR probetan. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igandean egindako PCR probetan jasotako antzerako emaitzak bildu ditu Osasun Sailak atzo, astelehena. 6.721 proba egin zituzten hiru lurralde horietan, eta 287 kasu positibo atzeman zituzten. Lurraldeka, Bizkaian zenbatu zituzten kasu gehien: 169 guztira. Gipuzkoan, ostera, 88 kasu hauteman zituzten Osakidetzak eta 26 Araban. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren beste sei pertsonari ere positiboa detekatu zioten.

Ospitaleratzeei dagokionez, atzo 39 lagun ospitaleratu zituzten Arabai, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan. Egun 319 pertsona daude hiru lurraldeetako ospitaleetan; ospitaleratzeek gora egin dute, 269 pertsona baitzeuden igandean ospitalean. Zainketa Intentsioben Unitatean (ZIU), berriz, 60 pertsona daude gaur gaurkoz gaixorik. R0 indizea, bestalde, 0,89ra jaitsi da azken egunetako joera berretsiz.

Nafarroan, bestalde, 311 kasu positibo zenbatu zituen Osasunbideak atzoko egunean egindako 2.230 PCR probetan. Atzo hamahiru lagun ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta horrela egun 138 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik hamar ZIUn. Heriotza berri bat ere zenbatu zuten, eta dagoeneko 548 pertsona zendu dira Nafarroan.