Preso eta iheslariak etxeratzearen alde Indamendi igotzeko dei egin dute, Izan Bidea egitasmoaren barruan

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 15a, 16:29

Sare plataformaren Izan Bidea egitasmoarekin bat eginez, Indamendira igotzeko deia luzatu dute. Preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak eman nahi dituzte.

Urriaren 3an Indamendira irteera antolatu dute, Izan Bidea egitasmoaren barruan. Sarek Euskal Herriko 650 tontorretara igotzeko deia egin du egun horretan, Espainiako Gobernua espetxe politikoan pausoak ematera bultzatzeko eta preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak emateko.

Izena emateko, helbide honetara jo beharko da, eta galdetegian Indamendi aukeratu gailurren zerrendan.