Beduolak 'Juan Pedro' txalupa ureratu du

Baleike 2020ko ira. 12a, 15:11

'Juan Pedro' izeneko egurrezko txalupa jarri du uretan Beduola ontzi tradizionalen elkarteak. Gaur arte egoitzan eduki dute, eta orain patentea jarri, margotu eta uretara eraman dute. Bizpahiru egunez egongo da bertan, aisialdirako erabiltzen hasi aurretik.