Arraunean egiteko gonbitea egin die Telmo Deunek 12 eta 17 urte bitarteko gazteei

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 8a, 12:00

Traineru denboraldia oraindik ez da amaitu, baina Telmo Deun arraun elkartea gazteekin lanean hasteko prest dago datorren denboraldira begira. Hala, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dei egin die Zumaiako klubean arraunean hasteko. 

Hilaren 21ean, astelehenean, jarri dute hitzordua, Itsas kiroldegian, 19:00etan. Arrauna gustuko duten eta Zumaiako klubean aritu nahi duten neska-mutilei egiten die Telmo Deun Arraun Elkarteak dei.