Zumaiako Herri Eskolan ere hasi dute ikasturte berria

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 8a, 11:50

Zumaiako beste ikastetxeetan bezala, Herri Eskolan ere atzo hasi zuten 2020-2021 ikasturtea, Aita Mari eraikinean zein Sagarbiden. Egoerak behartuta, osasun neurriak jarraitu behar izan dituzte ikasleek; ilaratan sartu dira ikasleak, eta une oro maskara soinean eraman beharko dute.