Janire San Sebastianek eta Naiara Fernandezek irabazi dute emakumeen II. pala txapelketa

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 6a, 14:56

Emakumeen II. pala txapelketako finala jokatu da gaur eguerdian Odieta frontoian. Janire San Sebastian eta Naiara Fernandez izan dira eguzkipean jokatutako finalean irabazleak. 

Alaia Azkuek eta Kistiñe Astigarragak, eta Janire San Sebastianek eta Naiara Fernandez osatutako bikoteek jokatu dute emakumeen pala txapelketako finala eguerdian, Odieta frontoian. Eguzkiak gogor jo izan du une batzuetan, finalean zehar. 

Gorriz aritu diren Azkuek eta Astigarragak osatutak bikotea 6 eta 0 emaitzarekin jarri da aurretik, baina urdinek berehala berdindu dute partida, eta baita aurretik jarri ere (6-8). Berdintasun une batzuen ondoren (8-8, 9-9, 10-11), urdinek puntu sorta bat lortu dute eta aldea zabaldu dute markagailuan (13-19). Gorriak ez zeuden partida erregalatzeko gogoekin, eta puntu guztiak borrokatu dituzte amaierara arte (14-19, 17-20, 18-21), baina azkenean garaipena Janire San Sebastianek eta Naiara Fernandezek osatutako bikoteak lortu du, 22 eta 18 emaitzarekin. 

Pozik txapelketarekin

Zumaiako Emakumeon* Etxeak eta asanblada feministak antolatu dute txapelketa hau, eta guztira 26 pilotarik parte hartu dute. Antolatzen duten bigarren txapelketa da hau, eta iazko edizioarekin alderatuta parte hartzeak gora egin duela nabarmendu dute antolatzaileek.