16 urtez azpikoen Espainiako surf txapelketa irabazi du Janire Gonzalez Etxabarrik

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 4a, 16:15

Janire eta Annette Gonzalez Etxabarri rider zumaiarrak podiumera igo dira aste honetan Galiziako uretan jokatuko den Espainiako surf txapelketan, 16 urtez azpikoen kategorian. Janirek irabazi du txapelketa, eta Annette hirugarren izan da. 

Galiziako Valdoviñon jokatu da Espainiako surf txapelketa. 16 eta 14 urtez azpikoen saioak jokatu ziren atzo. 16 urtez azpikoetan, mutilen eta nesken txapelketak jokatu ziren; 14 urtez azpikoetan mutilena bakarrik. Hala, Annette Gonzalez Etxabarri zumaiarrak ezin izan zuen bere mailan aritu, eta 16 urtez azpikoen kategorian aritu zen, Janire ahizparekin batera.

Azken honek irabazi du txapelketa, finalean 17,85 puntu lortu ondoren. Bigarren Lucia Machado kanariarra sailkatu zen, 16,00 punturekin, eta hirugarren Annette Gonzalez Etxabarri 9,25 punturekin. Uxue Dominguez izan da laugarrena.