Santiagon eta errioan bainua hartzea baimendu dute

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 3a, 14:34

Udalak jakinarazi du Osasun Sailaren azterketaren arabera uraren kalitatea bainua hartzeko modukoa dela.

Osasun Sailak egindako azterketaren arabera, Santiagoko eta errioko ur-eremuaren kalitatea "bikaina" da, eta ondorioz, kendu egin da asteartean indarrean jarri zen bainatzeko debekua. 
 
Santiago hondartzako ura e.coli bakteriarekin kutsatuta egon zitekeela ondorioztatu zuen Osasun Sailak joan den asteartean, eta egoera aztertu bitartean, Udalak bainua hartzea debekatu zuen.