'Agur Etxebeste!' filma ikusi ahal izango da bihar Odietan, Gazteguneko kideen eskutik

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 2a, 14:16

Gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira, Turismo Bulegoan. Gazteguneak antolatutako udako zine zikloari amaiera emango diote biharko emanaldiarekin.

Bihar, osteguna, Agur Etxebeste! filma ikusteko aukera izango da 21:30ean Odieta pilotalekuan. Gazteguneko kideek antolatu dute emanaldia, eta Telmo Esnalen eta Asier Altunaren filmarekin borobilduko dute aurtengo udako zine zikloa. 
 
Filma ikusteko gonbidapenak banatuko dituzte aurrez, Turismo Bulegoan. Biharko agortuko ez balira, momentuan bertan ere izango dira eskuragarri Odietan.