Santiagon eta ibaian bainua hartzea debekatu du udalak

Baleike 2020ko ira. 1a, 14:09

Santiago hondartzan eta Urolaren itsasadarrean bainua hartzea debekatu du Zumaiako Udalak, "araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik".

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Santiago hondartzako uretan E. coli bakteriaren onartutako muga gainditu da. Beraz, Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira uraren kalitatea hobetu bitartean, hondartzan bertan zein ibaian.

Ostegunean beste lagin baten emaitzen berri izango du Osasun Sailak, eta haren zain egon beharko da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez jakiteko. Udalak jakitera eman duenez, "bestelako erakundeekin batera aztertuko du kutsaduraren jatorria".