Txomin Agirreko autobus geltokiak, erabilgarri berriz ere

Maria Maya Manterola 2020ko ira. 1a, 10:28

Zumaia-Donostia lineako autobusek Patxita Etxezarretako geltokietan egin dituzte geldialdiak uda sasoian. Txomin Agirreko geltokiak erabilgarri dira dagoeneko, Udalak jakinarazi duenez.

Zumaia eta Donostia lotzen dituen lineako autobusek Txomin Agirreko geltokia izango dute berriz ere abiapuntu eta helmuga. Hala jakinarazi du gaur Zumaiako Udalak, uda sasoian Patxita Etxezarretako geltokia soilik erabilgarri egon ondoren.