Parrokian egingo dira Arritokietako bederatziurreneko elizkizun batzuk

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 31a, 11:30

Atzo hasi zen Arritokietako bederatziurrena. Irailaren 8a da Arritokietako Ama birjinaren eguna, eta ordura arte errosarioak eta elizkizunak egingo dira. Ekitaldi hauetako batzuk San Pedro parrokian egingo direla iragarri dute.

Pandemiak ere eragina izango du Arritokietako bederatziurrenean. Hala, parrokiak iragarri duenez, osasun egoera dela eta, Arritokieta eguneko meza, eta bezperako arratsaldeko meza (Salbe egunekoa) ez dira Arritokietako ermitan izango, parrokian baizik. Bi egun hauetarako Ama birjinaren irudia jaitsiko dute ermitatik parrokiara.

Irailaren 7ko meza 19:00etan izango da parrokian. Arritokieta egunean, berriz, elizkizun bakarra izango da, 11:00etatik aurrera, parrokian baita ere. 

Arritokietako ermitan egingo diren ekitaldietarako autobusa izango da, aurreko urteetan egin bezala. Autobusa 18:15ean aterako da Txomin Agirre kaiko (Garoa kafetegiaren aurretik) geltokitik.