Positibo bat hauteman dute Zumaian azken orduetan

Anartz Izagirre 2020ko abu. 25a, 13:47

Urola Kostan, hamazazpi izan dira azken orduetan atzemandako kasuak.

Azken 24 orduetan Zumaian atzemandako beste kasu bat jaso du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bere datuetan. Horrez gain, eskualdeko beste herrietan ere detektatu dituzte kasuak: Zarautzen sei, Azpeitian bost, Orion bi, eta Azkoitian, Getarian eta Zestoan bana.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere igoera txiki bat izan da atzoko datuekin konparatuta. Izan ere, 453 kasu zenbatu zituzten atzo, eta azken orduetan 477 izan dira hiru lurralde horietan PCR probetan positibo eman dutenak: 271 Bizkaian, 132 Gipuzkoan eta 55 Araban. Gainera, hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren 19 lagunek ere eman dute positibo proban. Atzo, guztira, 5.669 proba egin zituen Osasun Sailak.

Ospitaleratutako gaixoen kopurua, aldiz, jaitsi egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Atzo, astelehena, 211 ziren ospitaleratutako gaixoak; gaur, berriz, 205 dira. ZIUn dauden lagunak, ordea, 29 dira, atzo baino bi gehiago.