Bigarren sailkatu da Julen Mateos Villarcayoko lasterketan

Baleike 2020ko abu. 24a, 11:15

Denboraldi polita ari da osatzen Julen Mateos motozale zumaiarra.

Igandean Villarcayoko (Burgos, Espainia) proban hartu zuen parte Mateosek eta, beste behin, podiumera igotzea lortu zuen, bigarren postuan amaituta. Gaztela Leongo zirkuituko proba izan da Villarcayokoa.