Kantauri tabernak itxita jarraituko du, langile batek positibo eman baitu PCR proban

Baleike 2020ko abu. 24a, 13:20

Sintomak zituen langileak PCR proban positibo eman duela jakinarazi digute Kantauri tabernako arduradunek. Horrenbestez, tabernak itxita jarraituko du.

Gainontzeko langileek ere proba egingo dute, COVID-19 gaitzaren birusa duten edo ez jakiteko.