BIDEOA: Anariren kontzertuaz gozatu eta gero, Dardarafest!

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 24a, 10:16

Gogotik gozatu zuten larunbatean Zumaienako aretoan bildu ziren musikazaleek Anariren kontzertuarekin. Zuzeneko musikaz gozatzeko hurrengo aukera, Dardarafest. Gonbidapenak gaurtik aurrera eskura daitezke turismo bulegoan.

Dardarafest 2020 musika jaialdia larunbatean ospatuko da, Herri Eskolan, Covid-19aren pandemiaren aurrean prebentzio neurriak bete ahal izateko. Kontuan izan bertara daitekeen jende kopurua mugatua dela eta, beraz, ezinbestekoa dela gonbidapena eskuratzea.

Jaialdia abuztuaren 29an egingo da, 18:00etatik aurrera, hiru talde hauekin: Natali, Moura eta Nago ta ni.