Lopez finalista Donibane Lohizunen, Goikoetxea Miarritzen

Baleike 2020ko abu. 21a, 18:00

Imanol Lopez, artxiboko irudi batean.

Grand Slameko finalerako sailkatu dira Lopez eta Olaharan Donibane Lohizunen. Herenegun, berriz, Goikoetxeak eta Irastorzak Urrezko Eskularruko finalerako txartela eskuratu zuten Miarritzen.

Iparraldeko zesta punta denboraldia bere punturik gorenera iristen ari da, eta Zumaiako pilotariak protagonista ari dira izaten. Donibane Lohizuneko Grand Slameko finalera sailkatu da Imanol Lopez, Jean Olharanekin batera Erkiagari eta Aimarri 15-14, 10-15 eta 5-2 irabazita. Gogotik sufritu behar izan zuten, Lopezek ez baitzuen bere egunik onena izan. Baina berdinketa hausteko azken setean behar baino akats gehiago egin zituzten aurkariek eta final handian izango dira Lopez eta Olharan. Beste finalaurrekoa Tambourindeguy-Aldazabal eta Hormaetxea-Lekerika bikoteen artean jokatuko dute.

Bezperan, Iñaki Osa Goikoetxeak ere aurrera egin zuen Miarritzeko Urrezko Eskularrua txapelketan. Finalerako sailkatu da, Eric Irastorzarekin batera, Olharani eta Basqueri 15-8 eta 15-13 irabazita. Beste finalistak Erkiaga-Lekerika eta Beaskoetxea-Lopez bikoteen arteko lehiatik aterako dira.