Aita Mari taberna bihar irekiko dute

Baleike 2020ko abu. 21a, 12:55

Langile guztiek negatibo eman dute PCR proban.

Hereregun taberna ixtea erabaki zuen jabeak, langile guztiak COVID-19 gaitzetik libre zeudela ziurtatu arte, zerbitzari baten senide batek positibo eman zuela jakin ondoren. Probak egin eta guztiek negatibo eman dutenez, gaur taberna goitik behera garbitu eta bihar berriro ateak irekiko dituztela jakinarazi digu.