Abuztuaren 29an egingo da Dardarafest jaialdia, Herri Eskolan

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 20a, 10:03

Dardarafest 2020 jaialdia Herri Eskolan ospatuko da aurten, abuztuaren 29an. Gonbidapenak abuztuaren 24tik aurrera eskura daitezke turismo bulegoan.

Dardarafest 2020 musika jaialdia Herri Eskolan ospatuko da aurten, Covid-19aren pandemiaren aurrean prebentzio neurriak bete ahal izateko. Kontuan izan bertara daitekeen jende kopurua mugatua dela eta, beraz, ezinbestekoa dela gonbidapena eskuratzea.

Jaialdia abuztuaren 29an egingo da, 18:00etatik aurrera, hiru talde hauekin: Natali, Moura eta Nago ta ni.