Koronabirus kasu berririk ez Zumaian

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 18a, 17:12

Zumaian ez da kasurik atzeman azken 24 orduotan. Eskualdeari dagokionez, Azpeitian bost kasu agertu dira eta Zarautzen bat.

Osasun Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak eman ditu gaur ere: Bizkaian 185 kasu, Araban 72 eta Gipuzkoan 53 jazo dira. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren herritarren artean beste 11 kasu ere zenbatu dituzte. Atzo hamazazpi lagun ospitaleratu zituzten, eta guztira, 165 dira ospitaleratuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur egun, hamazazpi lagun daude ZIUn.

Azpeitian, guztira 94

Azpeitian 3.000 PCR proba gauzatu dituzte ostiraletik atzora bitartean –atzo 300–, eta orotara, 94 dira positibo eman duten herritarrak. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak jakinarazi duenez, positibo eman duen herritarrik ez dago ospitaleratuta gaur-gaurkoz. Herritar ugari daudenez konfinatuta, martxoan sortutako boluntario sarea berriz martxan jarriko du udalak. [Azpeitiko informazio gehiago uztarria.eus-en].