Umorez bete zen atzo Zumaienako aretoa

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 16a, 09:10
Argazkia: Udaleko Kultura Saila

Zumaienako aretoan egin zen atzo berez kalean egin behar zen antzezlana. Ganso & Cia konpainiak Panoli kabareta izeneko ikuskizuna ekarri zuen Zumaiara, umore eta kolorez betetako saioa. 

Herriko kaleak haze boladez eta euri tantez janzten ziren unean, aretoan sartu ziren haur zein helduek kabaret berezi honen pasarte komikoekin barre egiteko aukera izan zuten.