'Panoli kabareta' antzerkia Zumaienako aretoan egingo da

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 15a, 14:52

Odietarako iragarrita zegoen Panoli kabareta antzezlana Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo da azkenean. 19:00etan izango da, eta atean gonbidapen gehiago banatuko dira.

Arratsalderako iragarrita dagoen ekaitz arriskua dela eta, kalean egin behar zen antzezlana barrura eraman beharrean aurkitu da Kultura Saila. Badu abantaila bat. Izan ere, turismo bulegoan agortu egin ziren gonbidapenak, baina Zumaienako aretoan ikusle gehiago sartzen direnez, gonbidapen gehiago banatuko dira aretoko atean.

Familia osoarentzako emanaldia da Ganso & Cia konpainiak proposatzen duena. Hitzik gabeko ikuskizuna, haurren kasuen 4 urtetik gorako umeentzako gomendatzen da.