[KONTZERTUA] San Pedro Abesbatzaren emanaldia, Zumaiako Musika Jaialdian

Gorka Eizagirre/Julen Imaz 2020ko abu. 13a, 19:00

Urteroko legez, San Pedro Abesbatzak kontzertua eman du aurtengo Musika Jaialdian. Gonbidapenak berehala agortu ziren, eta herritar asko geratu zen abesbatza entzuteko gogoarekin. Hemen ikus eta entzun daiteke Amaia Aldalurrek zuzentzen duen koroak Musika Jaialdian eman zuen kontzertua.