Organo eta txistu kontzertu ederra entzun da parrokian

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 4a, 09:31

Aurten ere Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertuak antolatuko dira Zumaian, 36. Musika Jaialdiaren barruan. Aste honetan izango diren bi emanaldietatik lehena eskani zuten atzo parrokian Mari Karmen Azpeitia organo jotzaileak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak. 

Hamabostaldiaren organo zikloko kontzertua izan zen atzo parrokian entzun ahal izan zen, eta txistua eta organoa ondo uztartzen direla erakutsi zuten Mendizabalek eta Azpeitiak. Parrokiko aforoa bete zuten entzuleek eskertu zuten bikoteak emandako kontzertua.

Jaialdiko hurrengo saioa ostegunean izango da, hilaren 6an, parrokian baita ere (20:30ean). Andoni Sierrak zuzentzen duen Conductus Ensemble taldeak Bach ispilu aurrean kontzertua eskainiko du. Donostiako Musika Hamabostaldiko emanaldia da hau, eta gonbidapenak agortuta daude.