Zumaiako Caritasen harrera zabalik izango da abuztuko ostiraletan ere

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 3a, 13:19

Badaude abuztuan oporrik hartzen ez duten zerbitzuak, ekintzak edo egitasmoak. Zumaiako Caritas da hilabete honetan atsedenik hartuko ez dutenetako bat, laguntza eske bertaratzen direnek ere oporrik hartzen ez dutelako. 

Hala, Zumaiako Caritasek adierazi duenez, harrera zabalik izango da ostiral arratsaldetan, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Laguntza behar, eta gerturatu nahi duenak aurrez deitu beharko du 608 30 91 15 telefono zenbakira.