Itxas-Gaineko kideek emaitza bikainak lortu dituzte Euskadiko Itsas Kayak txapelketan

Maria Maya Manterola 2020ko abu. 2a, 11:31

Atzo jokatu zen Hondarribian konfinamendu ondorengo lehen piraguismo proba. Emaitza onak lortu zituzten Itxas-Gaineko piraguistek, eta kluben sailkapen nagusian lehen postuan da.

Atzo jokatu zen Euskadiko Itsas Kayak txapelketa, konfinamenduaren ondorengo lehen piraguismo proba. Bertan izan ziren Itxas-Gaineko piraguistak ere, eta etxera ekarri dituzte lehen postuko garaikurrak. 

Hondarribiko aireportutik irten, eta itsasoan ziaboga eman ondoren, herri horretako arraun klubaren parean amaitu zuten 14 kilometroko ibilbidea. COVID-19aren aurkako protokoloa betez egin zuten proba, eta ez dakite oraindik zer egingo duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gainontzeko probekin. Estatuko piraguako egutegia, berriz, bertan behera utzi dute. Irati Osaren eta Iñigo Peñaren nazioarteko egutegia ere airean dago, baina bi piraguistek gogor entrenatzen jarraitzen dute badaezpada prest egoteko. 

Honakoak dira zumaiarrek Euskadiko Itsas Kayak txapelketan lortutako emaitzak:

K1 50 urtetik gorako gizonezko beteranoak:

1. Javier Lizancos.

K2 gizonezko beteranoak:

2. Javier Solozabal - Jon Lazkano
3. Peio Romatet - Maite Etxabe

K1 gizonezko seniorra:

2. Jose Mari Villagracia
6. Eñaut Aizpurua
9. Oier Aizpurua

Kluben sailkapen nagusia:

1. Itxas-Gain