Donibane Lohizuneko Masterseko finala jokatuko du Imanol Lopezek

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 24a, 16:54

Osa Goikoetxea atarian geratu da, Philippe Etcheverryrekin batera, finalerdietan partida estua jokatu ondoren. Finala asteartean izango da eta Lopez-Olharan Erkiaga-Ihitsagueren aurka lehiatuko dira.

Play-off gisa baliagarria izan den Series Internationaux-en ondoren, atzo ekin zioten Donibane Lohizuneko Mastersari, Campos Berri pilotalekuan. Master 1 mailako finalerdietako partidak jokatu zituzten, eta neurketa bakoitzean zumaiar bana lehiatu zen, Imanol Lopez lehengoan eta Iñaki Osa Goikoetxea bigarrenean. Emaitza ere ezberdina izan batarentzat zein bestearentzat: Lopezek finalerako txartela eskuratu zuen, eta Osa Goikoetxea, aldiz, atarian geratu zen.

Nagusitasun osoz aritu zen Imanol Lopezek eta Jean Olharanek osatutako bikotea, eta aise menderatu zituen Patxi Tambourindeguy eta Yann Millat 15-4 eta 15-8. Bigarren partidan, Osa Goikoetxeak Philippe Etcheverryrekin osatu zuen bikoa, eta Aritz Erkiagak Julien Ihitsaguerekin; beraien bikote ofizialak osasun arazoak eta lesioak zituztelako. Norgehiagoka borrokatu izan zen, eta hirugarrengo set-ean erabaki zen: 15-8, 12-15 eta 2-5.

Ondorioz, Lopez-Olharanek eta Erkiaga-Ihitsaguek neurtuko dituzte indarrak datorren asteartean, abuztuaren 28an, Master 1eko finalean, 21:00etan hasita.