Herritar batek positibo eman du PCR proban

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 23a, 13:34

Zazpi kasu berri atzeman dituzte eskualdean azken orduetan: lau Zarautzen, bi Orion eta bat Zumaian. Atzo baino hiru pertsona gehiago dira.

Uztailaren 18tik, ez zen kasu positiborik eman Zumaian. Azken orduetan, Osasun Sailak emandako datuen arabera, kasu bat atzeman da herrian.

Eskualdean, lautik zazpira

Orioko bi eta Zarauzko beste bi kasuren berri eman zuen atzo Osasun Sailak, astelehenean egindako proben emaitzetan. Gaur, berriz, adierazi dute eskualdean zazpi pertsonak eman dutela positibo PCR probatan: Zarauzko lau herritarrez eta Orioko biez gain, Zumaian kasu berri bat azaldu da.

Gipuzkoan, antzera

Atzo 37 izan baziren, gaur 38. Ia bikoiztu egin zen datua asteartetik asteazkenera (20tik 37ra), eta gaurkoa atzokoaren antzerakoa da.