Zabalik da Metro taberna, langileek eta zenbait bezerok negatibo eman ondoren

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 23a, 12:30

Ostegunean bertako terrazan izandako bezero batek positibo eman zuen koronabirusaren proban, eta "prebentzioz" taberna itxi zuten. Langile guztiek eta positibo harekin kontaktu zuzena izan zuten gainontzeko bezeroek negatibo eman dute.

Joan den asteko ostegunean Metro tabernako terrazan izandako bezero batek positibo eman zuen koronabirusaren proban, eta "prebentzioz", taberna itxita izan da azken egunotan. Positibo harekin kontaktuan izandako denek egin dute jada PCR proba, eta jaso dituzte emaitzak: negatibo eman dute tabernako langileek eta positibo harekin kontaktu zuzena izan zuten gainontzeko bezeroek. Taberna zabalik da dagoeneko.